XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kontseiluaren iharduera

Urriaren 6ko 7/1989 legeak onetsitako Euskal Estatistika-Planak Euskal Herriko Komunitate Autonomoko Estatistika-Erakundeak 1989-92ko epealdian egin beharreko operazio estatistikoak jasotzen ditu.

EEK/CVEren osoko bilkurak, bere 1989ko urriaren 5eko bileran markatutako ihardunbideei jarraituz, non Urteko Programa Estatistikoak elaboratzeko lan-mekanika erabaki bait zen, horretarako sortutako Lan-Taldeek 1989ko urtearen azkenaldera ekin zioten beren iharduerari, l990eko Urteko Programa Estatistikoaren aurreproiektua prestatuz, zeren eta 1989koak, fetxak kontutan izanik, ez bait zuen elaboratzeko betarik ematen.

Lan-Talde bakoitzaren barnean, estatistika bakoitza egiteko ardura duten organismoek bete zituen fitxa tekniko egokiak, eta EUSTATera igorri.

Ondoren, EUSTATek, fitxen multzo hori berrikusi eta Organismo arduradun bakoitzarekin aztertu ondoren, guztiak erizpide homogeno batzuen arabera beteak geratu ziren, ezarritako arauak errespetatuz beti-beti.

Bai fitxak eta bai Lan-Talde desberdinen informeak EEK/CVEk l990eko uztailaren 6an egin zuen osoko bilkurara aurkeztu ziren, eztabaidatuak izateko, eta gero aho batez onartzeko nola fitxen edukina hala Kontseilu horrek eman behar zuen Aginduzko Informea.

Informe hori, l990eko Urteko Programa Estatistikoaren Aurreproiektuarekin batera, Ekonomia eta Egitamugintzako Sailburuari aurkeztu zitzaizkion.

1990eko uztailaren 30ean, eta Ekonomia eta Egitamugintzako Sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzak onetsia geratu zen 1990eko Urteko Programa Estatistikoa, eta Dekretu bezala argitaratua izan zen Euskal Komunitate Autonomoko Buletin Ofizialean, l990eko abuztuaren 20koan, hurrengo egunean indarrean sartuz.

Urteko iharduera estatistikoan eragina izan duten beste hainbat alderditako batzuk izan dira:

Lankidetzako akordioak.

Akordio-mota hauek potentziatu dira Euskal Antolamendu Estatistikoaren eta Administrazio Zentralaren (INE, Herrilan eta Hirigintzako Ministraritza, Nekazaritza eta Arrantzako Ministraritza, Lan eta Gizarte-Segurantzako Ministraritza, Ekonomia eta Haziendako Ministraritza, etab.en) artean, eta baita gure antolamenduaren beraren kideen artean ere.